Osagayek:
Espagueti pakete bat (nik fibrazkuek ibiltzen ditut)
Oliba oliyue
3-4 baratxuri ale
2-3 petxuga xerra
100gr haragi pikaue
Soja saltsa (3-4 kutxarakada)
Gatza
Albahaka
Oreganue
Piper beltza
Zartayen oliyue jarri. Baratxuriyek xerratan moztu eta zartayen gorritu. Gero, petxugak txiki-txiki moztuta eta haragi pikaue bota eta ondo eiñ. Piper beltza bota (txikitu berriye bada hobe!) eta soja saltsie ere bai eta buelta batzuk eman. Aurretik egosi ("al dente") ditugun espaguetiyek bota mejunjera eta nahastu. Gatza, albahaka eta oreganue bota, zeuen gustura. Sue itzali eta bitrozeramikan geratzean berue aprobetxau zaporiek ondo nahasteko. Eta voilá!
Holaxe jan leike... baino labeako ontzi baten jarri ta parmesano pixket gainea bota ta gratinatzen badezue! Eskandalue!!!
Plater honen bariante oso interesante bat:
Petxugak eta haragi pikauen partez, ATUNE
Gehituko geniyoken osagaye, GUINDILLAK (poteko txiki berdexkak)
Oso oso goxue geratzea bariante hau, kasu hontan, neuri, gratinau gabe geyo gustatzen zait.