sábado, 29 de enero de 2011

Patata tortilla Patata!!!

Ez nuke neuk esan beharko baino nere "plato estrellatako" bat da. Attek erakutsi zien patata tortillak eiten 12 bat urte nitunien eta egunetik egunea teknikie hobetzen nijue.

Osagayek:
Olio fina (girasol edo antzeko zerbait)
Gatza
Arraultzak
Patatak
Nahi izanez geo: tipula, piper berdea eta krixton tortillie eitie nahi badezue, ahaztu tipulie eta piperra eta bota baratxuriye, txiki-txiki einda!!!

Zuritu patatak eta moztu. Uretan garbitu eta oliyue berotzen danien, zartaira bota. Patatak su bajuen eiñ, nahiko "al dente" eon ber debe. Papel absorbentie jarri ontzi baten eta patatak atea. Bitartien, beste ontzi batien arraultzek batiu. Geo patatak bota eta nahastu. Gatza bota. Zartayen oliyo tanta bat bota eta berotu. Bota nahasketie eta tortillie eiñ. Barrue ez geyegi eiñ, bestela asko lehortuko da tortillie.



Trukito bat: zartaye izurraute badao, berotzen ai danien, gatza bota eta pixket igurtzi. Gero papel pixketekin gatz dana kendu eta gero oliyue bota. Ondoren nahasketie. Horrela ez da tortillie zartayen pegauko!

Ogiye edo Pan Pan Pan!

Nere ogi-maniye hasi zanien nahiko frustraute ibili nitzen... ez zien ondo ertetzen, ez dakit labien arazue zan, osagayena, neurriyena... errezeta asko probau nitun ta bat bea ere ez gustukue! Azkenien "pan express" izeneko errezeta bat probau nuen eta nahiko itxuroso erten zuen ogiyek, ez iruitzen?

viernes, 28 de enero de 2011

Gazpatxo erraza edo Gazpacho fácil

Udan, kanpuen zargore daonien eta etxien izerditan zaudenien, jateko berue jatie baino nahiago izaten deu zortzi ipurtzuloko hartzie... ba egun hoietako errezeta mundiala da hau. Erraz-erraza eta goxo-goxue. Neberan pare bat ordu pasatzen baditu jan aurretik, hobe!

Osagayek:
Txikitutako tomate pote bat
Tipulin erdi bat
Baratxuri pixket
Piper berde zati bat
Oliba oliyue
Ozpina
Gatza
Piper hautse
Nahi izanez geo, apaintzeko: arrautza egosiye pikaute, berdura zati txikiyek

Osagai danak batidorien basuen jarri eta batiu. Ozpina, gatza eta oliyue, bakoitzek bere gustuen arabera bota ditzala! Hozkailuen sartu eta pare bat ordu pasautekuen jan.

Mikro-patatak edo Patatas al microondas

Patata hauek mikrouhin labien eiten die. Oso goxuek geatzen die eta probau eiñ berko zenukete. Osagayek ez die zehatzak. Patatak behar diela oso "ebidentie" da, hori esan beharrik ez dao... baino patatez gain, espeziak eta belarrak behar die " al gusto del consumidor", oliba olio pixket eta gatza. Patatak ontzi baten jarri ta osagai guztiyekin nahastu behar die. Gero, film transparentiekin tapau ontziye eta labanakin zulotxo batzuk eiñ. Mikrouhin labien sartu eta utzi, noizien behin atie iriki (kontuz ertengo dun bapore beruekin!!!) eta ikusi einda dauden.