sábado, 17 de abril de 2010

Amaman ensalada rusa (Xabiri dedikaute)

Eguraldi onak eta azaltzen hasi diela! Epeltasun pixket, negu luzien ondoren... ta epeltasunekin batea, jaordu freskituek eiteko gogue, ezta? Ba gaurkuen, edozein momentutan earki sartzean plater bat, balkoien bazkaltzeko ideala!


Osagayek:
- Patatak
- Azenayuek
- Porrue
- Arrautzie
- Azeitunak
- Atune
- Piper gorriyek (potekuek)
- Maionesa (etxekue edo erositakue)
- Gatza

Kazuela baten ure ipini eta berotzen jarri. Bitartien, patatie zuritu eta dadotxotan moztu. Azenayuekin berdin. Nik patata geyo jartzet azenayue baño, baño "para gustos...". Kazuela bota eta utzi eiten. Arrautzie ere kazuelan sartu patatie eta azenayuekin batea.
Kazuelien pendiente gaudela (egosi al dan jakiteko, berdura gogorrena probau, azenayue, hortzaka eiñ ta "al dente" eon ber du), azeitunak pikauko ditugu, eta atune "desmigau".
Berdurak eta arrautzie eindakuen, koladore batea atea, eskurriu eta hozten utzi, ahal bada neberan sartu gabe.
Ondoren, berdurak bol baten ipini, azeitunak bota, atune bota (ta nahi izanez geo, atunen oliyue), arrautzie pikau eta hau ere gehitu. Gatza bota (pixkanaka, probatzen jun ze gazigiye geratzen bada, adios!). Bukatzeko, maionesa botatzen jun bakoitzen gustuen arabera. Nahastu pixkanaka eta zuen gustoa daonien, lixto!
Plater politten bat hartu eta presentau. Apaintzeko, azeituna osuek eta piper gorri tirak ibili.
Gomendiyo bat: ensaladie jan aurretik pare bat ordu neberan euki ezkeo, hobeto!

lunes, 12 de abril de 2010

Piper betiek amaman eran


Errezeta hau nere amamak bordau eiteu. Txikitatik nere errezetaik gustukuenetakue izen da. Amaman etxea sartu ta piper hauek preparatzen eon bada, atetik sartu ta ya antzeman eitet ta apetitue ez irikitzie ezinezkue da! Oso oso plater ederra da, goxue eta sukaldari berriyentzat gauza desberdin bat probatzeko aukera earra.
Osagayek:
Piper gorriyek (ez oso haundiyek)
Gatza
Oliba oliyue
Paella (guztiz eiñ gabe)

"Paella" jarri det, ze errezeta hontan arroza bakoitzek erabakitzeu nolakue preparau. Oso goxue geratzea haragi gabekue, tipulie eta piper berdie bakarrik daukena. Urdaiazpiko puxketa batzuk botata ere mundiala geratzen da. Aber, egiye esanda, errezeta hontako paelliek bi ezaugarri bete ber ditu:
1. Botatzen diyozuen kondimentaziyue pusketa txikitan botatzie.
2. Horiye izetie.
Paellie normal martxan jarri eta arroza pixket einda baño oindik likiduekin daola, pastoso, atea sutatik. Ah! Eta ez ahaztu gatza probatzie, ze piperrak betetakuen ya ezingoa atzea bueltau!
Piper gorriyek garbitu, ta txapeletik iriki, argazkiyen ikustea nola. Ahal badezue, barruko pepitak kendu.
Piperrak paellaz bete eta txapela jarri.
Labeako ontzi batien ipini, txapela goraka daukebela. Oliba oliyue bota (ez geyegi) eta gatza.


Labien sartu eta 180 bat gradutan (labe bakoitze mundu bat da asike zeuek ikusi potentzi geyo eo gutxiyo ber dun zuenak) euki piperra eiñ dala ikusi arte. Eiñ dala antzematea, piperran azala pixket morenotzen danien eta haragitik banantzen hasten danien, eta txapela txikitu bezela eitea.
Pixket epeltzen utzi eta piper bat jarri erraziyoko. Perrejillekin apaindu nahi izanez geo.

Batzuiogiye - Pan de ajo


Gaurkuen, pikoteatzeko errezetatxo bat. Edozein momentutan eitekue da ta lagunekin eo parejiekin afairen bat prestau ta honekin, de lujo gerauko zeate!
Osagayek:
Aurreko eguneko ogiye eo prekozinauteko barra hoyetako bat
Mantekillie eo oliba oliyue (gustuen arabera)
Batzuiye eo batzui-hautse
Perrejille

Batzuiye txiki-txiki eiñ ber dezue, eo nayo badezue, batzui-hautse ibili. Pote baten batzuiye ipini, perrejille (txiki-txiki einda baita ere) eta mantekillie eo oliyue. Nahastu eta pomada estiloko zerbait lortu ber dezue.
Ogiye, argazkiyen bezela moztu, kontuz, mozteakuen ez aillegau beheraño. Ogi pusketak kontuz-kontuz irikiez eta pintzel bat ibilita, tartetan "mejunjie" igurtzi, ondo igurtzi ere! Jeje!


Bukautekuen, labien sartu (errejillan) eta ogiye normal eiñ, tostau arte.
Beste zeoze probau nahi badezue, belar desberdinek ibili, bakoitzek toke diferentie emateu ta!

jueves, 8 de abril de 2010

Arroz Singapur (Asiatikoko "Alos Txingapul")



Gaurko hontan, kuadrillakuei dedikauteko errezeta bat. Asiatikuen ateatzen deben Arroz Singapur asko gustatzen zaigu eta nolabait moldatzie lortu det.
Osagai frexkuekin ere eiñ leike baino helburue, plater azkar bat lortzie danez, nik nola eiten detan kontauko dizuet.
Osagayek:
"Arroz Cantonés" kongelauteko poltsa bat (ez badezue bilatzen, "Arroz Tres Delicias" erabili)
Curry
Errez-erreza da, arroza, behar dezuen kantitatie eiten hasi zartai baten oliyo pixket botata eta azkeneko 5 minututan, Curry bota. Curry klasie eta kantitatie bakoitzen gustoa. Curry mota desberdinek daude, batzuk xuabio, bestiek fuertio... zeuen gustoa bota behar dezutena, probatzen jun.
Ta on eiñ!!!