sábado, 17 de abril de 2010

Amaman ensalada rusa (Xabiri dedikaute)

Eguraldi onak eta azaltzen hasi diela! Epeltasun pixket, negu luzien ondoren... ta epeltasunekin batea, jaordu freskituek eiteko gogue, ezta? Ba gaurkuen, edozein momentutan earki sartzean plater bat, balkoien bazkaltzeko ideala!


Osagayek:
- Patatak
- Azenayuek
- Porrue
- Arrautzie
- Azeitunak
- Atune
- Piper gorriyek (potekuek)
- Maionesa (etxekue edo erositakue)
- Gatza

Kazuela baten ure ipini eta berotzen jarri. Bitartien, patatie zuritu eta dadotxotan moztu. Azenayuekin berdin. Nik patata geyo jartzet azenayue baño, baño "para gustos...". Kazuela bota eta utzi eiten. Arrautzie ere kazuelan sartu patatie eta azenayuekin batea.
Kazuelien pendiente gaudela (egosi al dan jakiteko, berdura gogorrena probau, azenayue, hortzaka eiñ ta "al dente" eon ber du), azeitunak pikauko ditugu, eta atune "desmigau".
Berdurak eta arrautzie eindakuen, koladore batea atea, eskurriu eta hozten utzi, ahal bada neberan sartu gabe.
Ondoren, berdurak bol baten ipini, azeitunak bota, atune bota (ta nahi izanez geo, atunen oliyue), arrautzie pikau eta hau ere gehitu. Gatza bota (pixkanaka, probatzen jun ze gazigiye geratzen bada, adios!). Bukatzeko, maionesa botatzen jun bakoitzen gustuen arabera. Nahastu pixkanaka eta zuen gustoa daonien, lixto!
Plater politten bat hartu eta presentau. Apaintzeko, azeituna osuek eta piper gorri tirak ibili.
Gomendiyo bat: ensaladie jan aurretik pare bat ordu neberan euki ezkeo, hobeto!

No hay comentarios: