Errezeta hau nere amamak bordau eiteu. Txikitatik nere errezetaik gustukuenetakue izen da. Amaman etxea sartu ta piper hauek preparatzen eon bada, atetik sartu ta ya antzeman eitet ta apetitue ez irikitzie ezinezkue da! Oso oso plater ederra da, goxue eta sukaldari berriyentzat gauza desberdin bat probatzeko aukera earra.
Osagayek:
Piper gorriyek (ez oso haundiyek)
Gatza
Oliba oliyue
Paella (guztiz eiñ gabe)
"Paella" jarri det, ze errezeta hontan arroza bakoitzek erabakitzeu nolakue preparau. Oso goxue geratzea haragi gabekue, tipulie eta piper berdie bakarrik daukena. Urdaiazpiko puxketa batzuk botata ere mundiala geratzen da. Aber, egiye esanda, errezeta hontako paelliek bi ezaugarri bete ber ditu:
1. Botatzen diyozuen kondimentaziyue pusketa txikitan botatzie.
2. Horiye izetie.
Paellie normal martxan jarri eta arroza pixket einda baño oindik likiduekin daola, pastoso, atea sutatik. Ah! Eta ez ahaztu gatza probatzie, ze piperrak betetakuen ya ezingoa atzea bueltau!
Piper gorriyek garbitu, ta txapeletik iriki, argazkiyen ikustea nola. Ahal badezue, barruko pepitak kendu.
Piperrak paellaz bete eta txapela jarri.
Labeako ontzi batien ipini, txapela goraka daukebela. Oliba oliyue bota (ez geyegi) eta gatza.
Labien sartu eta 180 bat gradutan (labe bakoitze mundu bat da asike zeuek ikusi potentzi geyo eo gutxiyo ber dun zuenak) euki piperra eiñ dala ikusi arte. Eiñ dala antzematea, piperran azala pixket morenotzen danien eta haragitik banantzen hasten danien, eta txapela txikitu bezela eitea.
Pixket epeltzen utzi eta piper bat jarri erraziyoko. Perrejillekin apaindu nahi izanez geo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario