Gaurkuen, pikoteatzeko errezetatxo bat. Edozein momentutan eitekue da ta lagunekin eo parejiekin afairen bat prestau ta honekin, de lujo gerauko zeate!
Osagayek:
Aurreko eguneko ogiye eo prekozinauteko barra hoyetako bat
Mantekillie eo oliba oliyue (gustuen arabera)
Batzuiye eo batzui-hautse
Perrejille
Batzuiye txiki-txiki eiñ ber dezue, eo nayo badezue, batzui-hautse ibili. Pote baten batzuiye ipini, perrejille (txiki-txiki einda baita ere) eta mantekillie eo oliyue. Nahastu eta pomada estiloko zerbait lortu ber dezue.
Ogiye, argazkiyen bezela moztu, kontuz, mozteakuen ez aillegau beheraño. Ogi pusketak kontuz-kontuz irikiez eta pintzel bat ibilita, tartetan "mejunjie" igurtzi, ondo igurtzi ere! Jeje!
Bukautekuen, labien sartu (errejillan) eta ogiye normal eiñ, tostau arte.
Beste zeoze probau nahi badezue, belar desberdinek ibili, bakoitzek toke diferentie emateu ta!
No hay comentarios:
Publicar un comentario